divendres, de desembre 07, 2007

Nire hitzen artean


Ikusi nahi ez duenak ez du inoiz ikusiko. Begiak sarratuko ditu, arnasa hartu ta bere munduan bertan behera geratuko da. Zer ote liteke? Agian egun batean inork ezetz esan zion ta ez zuen mundu honetaz gehiagorik jakin nahi. Batek daki. Bere pentsaerak gordeko ditu bere barnean bat-batean lehertzeko. Logela osoa sentimenduz bustita utziko du. Helduko da eguna ta denok harrituko gara. Ze gerta dakioke?

Inork ez zion galdetu, inork ez zuen berataz jakin nahi. “Ez badu hitz egiten ez dauka ezer” pentsatzen dugu sarri. Alrebes, hitz egiten ez duenak zeozer ostontzen du barnean.

Aspaldiko partez ez nuela idazten baina gaur joera hau aldatuko dut. Apika arrasoi bat aurkitu dut zabortegian. Ez dakit, inork daki zergatik idazten duen.

-Barruko deabruak askatu nahi du idazleak?

-Ez dakit txo, berari galdetu behar izango diozu.

- Ez naiz ausartzen, bere baitan buru-belarri sartuta ematen du, ez diot pentsaeren haria ebaki nahi.

Antza da bihotz bakartien kluba utzi dudala. Ez naiz ausartuko hori esaten. Nire ustez denok bakarrik bizi gara, batzuetan lagunduta. Nik- neuk emango dut nire existentzia osoa, zurekin ala harekin, edo biekin, baina ni beti.

Eternal dirau egun honek. Agurraren ordua heldu dela sumatu dut. Inoiz ez dut esango nagoela bakar-bakarrik, egia ez delako. Gainera, gaur esango nuke gaur atzo baino lagundutago sentitzen naizela, ta bihar baino gutxiago. Hori susmatu dut nire hitzen artean.

Gabon