dimecres, de febrer 06, 2008

Azken bolada hontan...

Paretan daude idatzita ezin ditudan hitzak esan: amodioa, lilura, eromena, poza, ilusioa... Aspaldiko partez bertan daude zintzilik. Harro begiratzen didate. Hitz egiten duten bezalakoa da. Antza ez dudala hitz horien esangurak ezagutuko erraten didate (zoriona letra handietan dago markatuta).

Buruan dena (sentimenak, ideiak, onak zein txarrak) dago bueltaka. Ez du etenik hartzen. Batzutan nire alde, beste askotan, gehienetan, nire kontra. Oroitzapen txarrak ta mintzen nauten ideiak nire buruan ibiltzen dira maiz: entzun nahi ez ditudan fraseak, ikusi nahi ez ditudan irudiak, imajinatu nahi ez ditudan egoerak... Nahi ez dudanaren oihartzunak zarataka burmuinan. Ez dakit joditzeko ala oinak lurrean izateko dauden. Inoiz ezin naiz nire ametsetatik haratago joan. Buruak ez dit inoiz baimena eman (ta asmo onaz onartu dut). Orain aukera izan dut...

Ez nekien ze osti zen maitasuna. Neska bat maitatzen ez dut jakin orain baino lehenago. Ez didate utzi, aldi berean, ez dut ezer jakin nahi izan. Ez nintzen nire inguruan nahi dutena izan (rock and roll star), egia esan, ez dut interes handirik eduki neskeen kontuetan. Ni beti handik urrun egon naiz, beste problemeekin hizketan eztaibada bizian. Orain, ezjakintasun hori pagatzen ari naiz.

Asko sufritzen dut, asko. Batzuk uste duten (ta utziko liguten) baino gehiago, gehiegi. Kontu zaharrak oraindik nire buruan daude. Batzuetan, askotan ez, paseotxo bat egiten dute burutik. Gauza asko gordetzen dut garai hartatik: mesfidantza, ezkortasuna, umore garratza, oinak lurrean, errelitateari so egitea, min ahaztezina ... Halere, ikasi dut bizitza ez dela oso alai izaten, baina nik ezin dudala utzi tristeegi (itzalak jan nazala) bihurtzen. Ezin dut utzi nire albokoak samintzen, nire lagunak kezkatzen, ta batez ere, maite nautenak sufritzen.