dimecres, de febrer 06, 2008

Azken bolada hontan...

Paretan daude idatzita ezin ditudan hitzak esan: amodioa, lilura, eromena, poza, ilusioa... Aspaldiko partez bertan daude zintzilik. Harro begiratzen didate. Hitz egiten duten bezalakoa da. Antza ez dudala hitz horien esangurak ezagutuko erraten didate (zoriona letra handietan dago markatuta).

Buruan dena (sentimenak, ideiak, onak zein txarrak) dago bueltaka. Ez du etenik hartzen. Batzutan nire alde, beste askotan, gehienetan, nire kontra. Oroitzapen txarrak ta mintzen nauten ideiak nire buruan ibiltzen dira maiz: entzun nahi ez ditudan fraseak, ikusi nahi ez ditudan irudiak, imajinatu nahi ez ditudan egoerak... Nahi ez dudanaren oihartzunak zarataka burmuinan. Ez dakit joditzeko ala oinak lurrean izateko dauden. Inoiz ezin naiz nire ametsetatik haratago joan. Buruak ez dit inoiz baimena eman (ta asmo onaz onartu dut). Orain aukera izan dut...

Ez nekien ze osti zen maitasuna. Neska bat maitatzen ez dut jakin orain baino lehenago. Ez didate utzi, aldi berean, ez dut ezer jakin nahi izan. Ez nintzen nire inguruan nahi dutena izan (rock and roll star), egia esan, ez dut interes handirik eduki neskeen kontuetan. Ni beti handik urrun egon naiz, beste problemeekin hizketan eztaibada bizian. Orain, ezjakintasun hori pagatzen ari naiz.

Asko sufritzen dut, asko. Batzuk uste duten (ta utziko liguten) baino gehiago, gehiegi. Kontu zaharrak oraindik nire buruan daude. Batzuetan, askotan ez, paseotxo bat egiten dute burutik. Gauza asko gordetzen dut garai hartatik: mesfidantza, ezkortasuna, umore garratza, oinak lurrean, errelitateari so egitea, min ahaztezina ... Halere, ikasi dut bizitza ez dela oso alai izaten, baina nik ezin dudala utzi tristeegi (itzalak jan nazala) bihurtzen. Ezin dut utzi nire albokoak samintzen, nire lagunak kezkatzen, ta batez ere, maite nautenak sufritzen.

1 comentari:

Nerea ha dit...

Jon,

irakurrita, ez dut hitzik. Burua gomutaz beterik daukat, ordea.
Lortuko dut. Lortuko dut zure ikuspegia aldatzen, ilunaren beste aldea ikus dezazun: argia.
Edonor zoriontsu izan daitekeela ikasi dut zure alboan, baita ni ere. Horregatik izaera hori zuregana dezazun nahi dut, kontagia zaitez, busti, izutu zaitez, etorkizunak zer dakarren jakin gabe, eta aldi berean ez beldurrik izan, irristatzen bazara zure oinak lurrean berriz jarriko ditut eta.
Igaro denarekin amesgaiztorik izan ez dezazun nahi dut, baizik eta datorrenarekin amestea, hainbat eta hainbat gauza ditugulako aurretik, zuk galtzea nahi ez ditudanak, nirekin lehen aldiz lehen ezagutzen ez zenituen gauzak idoro ditzazun nahi dut, niri zurekin gertatzen zaidan moduan.
Gauza asko eta asko aurkitu baititut zure alboan, gezurra badirudizu ere. Norbait goitik behera maitatu dezakedala irakatsi didazu, zu. Ez dudalako inoiz besterik maitatu nahi, zu aurkitu zaitut eta ez dut tontakeriarik egingo, inoiz ez zaitudalako mindu nahi, gehiegi balio duzulako, inoiz ihes egiten utziko ez dizudalako...

Gogoan izan betiko hitz hauek, benetakoak baitira:
Maite zaitut.