diumenge, de desembre 30, 2007

Eguzkipeko istorioak


Iloba batek ateratzen du bere amama. Berak gudako istorioak kontatzen dizkio etengabe. “Ze onak ziren nire garaikideak, ta oraingoak alper hutsak besterik ez dira” errepikatzen du amamak. Laster, berbera kontatuko dio. Memoriak alde egin zuen bere senarekin bat.

Parkean bi nerabe muxukatzen dira. Antza da bizitza amaitzen zaiela ta ari direla puzten hurrengo minuturako heltzeko. Ze politta den amodioa esango lioke amamak, baina ez da gogoratuko. Txoriak airean libretik dabil. Ehizlari zorrotzak eskopetarekin apuntatzen die. Askatasuna ta heriotza beti hurbil egon dira.

Kaleetatik, mutil bakartia ibiltzen da. Hiria handiegia sentitzen du, hala ere, etxean balego lez mugitzen du. Keak ez dio eragozten, ta ikusi ez arren aurrerantza doa. Kotxeak ari dira txirrina jotzen, kriston zarata sortzen dute baina berak bere kabuz segitzen du. Batzuetan, isolatuta dagoela esan leike.

Egunkari bat dago soroan. Atzoko berriak gaurko zaharrak dira. Hedabideetan ez dagoena ez dela existitzen omen da. Jentea ari da penaz hiltzen gure ingurumenean ta gu internetez eskegita. Begiak irekiko bagenitu harrituko ginateke ze txarto dabilen jentea. Zure sena faltan botatzen dut. Iparra galdu duzu, aspalditik norabiderik gabe ibiltzen zara. Gerizpean oinez joaten zara beti, argiak min egiten dizula isilduko naiz. Sekretu aitortu didazu. Hutsunez beteta gaudela argi daukat. Hala ere, zuloak betetzen saiatu behar ditugu. Ez gaude uste dugun bezain bakarrik.

Semaforoak kaleak antzolatzen ditu. Berak erabakitzen du nor pasa daitekeen ta nor egon behar den geldirik. Agintari askok nahi dute bere boterea.

Zuhaitza berdea dario, horrek pozten gaitu. Lehen dena grisa zen, zorionez aldatu dugula. Imajinatzen hasten banaiz gure animoak joan den hamarkada ez nuen esango beste aldatu dugunik. Batzutan gure zorteaz kejatzen gara. Ez gara konturatzen daukagunaz, ta batzutan damutzen gara ez daukaganaz.

Banatzaileak hiriaren izkin guztiak ezagutzen ditu. Egunero, betiko lagunak agurtzen ditu. Rutinaren poterea, bat ikusi ez duenean zeozer gerta dakiokela pentsatzen du. Batzuk faltan botatzen ditugu ez daudenean, ordea, gurekin egoten ez direnean gure bizitzaren edergaitzat hartzen ditugu. Egoísta gara. Daukanak gehiago nahi du, ta ez du axola zelan lortu. Nork bere burua har dezake, baina inoiz ez du atzera pausorik emango. Soilik besterik ez dagoenean. Tristea gurea. Egoismoak ta inbidiek itsutsen gaituzte. Horrela gabiltza.

Ez pentsa hori oso sakon denik. Egunero ikusten dugu ta. Zuk ta nik, biok, hirurok, denok. Ez gara konturatzen. Normal da guretzat. Ez dago berririk eguzkipean, zaharrik baizik.

dimecres, de desembre 26, 2007

Berbak ta gauak


Gaua dela erlojuak iragarri du, ordea niretzat, egunez banengo bezalakoa da. Ez ditut bereizten eguna ta gaua. Beti ilunpean bizi izaten naiz eta. Berbak dira nire tresna nagusi. Berba egin ezinik, nire barneko mundua ezin nezake marraztu. Atxiloturik bizi izango nintzateke. Hala ere, inork ez dit irakatsi zelan margoztu. Paleta eman didate, kolorez beteta, konbinaziorik gabe. Antza zen, nik bakarrik beteko nuela paper zuri hori espero zutela. Nik ezin nuen bete, ezin nuen kolore bat bez paperan itsasi.

Ez dut ikusten gertu gaudenik, hala ere nik uste nuen baino gertuago sentitzen zaitut. Agian, distantziak apurtzeko modua aurkitu dut. Ez dut uste, ze nire alboan ez dago inorbez.

Logelan bakarrik nago. Nire itzalak nire bizkar zaintzen du. Arma barik dago, pistola bat ekarri duenak hil nazake. Berak badaki zer egin nahi duen. Hil ala bizi? Ni hilko banindu, bere buruari tiro bat emango balio bezalakoa da.

Urruntasunak laburtzen saiatzen gara gure alboan nahi ditugunak hurbiltzeko. Internetek muga asko apurtu du, ordea, kontsumoaren garaian gaude sartuta. “Usar y tirar”. Nik ez diot nire buruari horrela ikusi nahi. Hustuta sentituko nintzateke. Aldi berean, eskola zaharreko azken mutil hil zela baiezta nezakeen.

dimarts, de desembre 25, 2007

Hutsunea...

Botila bat husturik utzi dizut nire presentziaz betetzeko...

divendres, de desembre 07, 2007

Nire hitzen artean


Ikusi nahi ez duenak ez du inoiz ikusiko. Begiak sarratuko ditu, arnasa hartu ta bere munduan bertan behera geratuko da. Zer ote liteke? Agian egun batean inork ezetz esan zion ta ez zuen mundu honetaz gehiagorik jakin nahi. Batek daki. Bere pentsaerak gordeko ditu bere barnean bat-batean lehertzeko. Logela osoa sentimenduz bustita utziko du. Helduko da eguna ta denok harrituko gara. Ze gerta dakioke?

Inork ez zion galdetu, inork ez zuen berataz jakin nahi. “Ez badu hitz egiten ez dauka ezer” pentsatzen dugu sarri. Alrebes, hitz egiten ez duenak zeozer ostontzen du barnean.

Aspaldiko partez ez nuela idazten baina gaur joera hau aldatuko dut. Apika arrasoi bat aurkitu dut zabortegian. Ez dakit, inork daki zergatik idazten duen.

-Barruko deabruak askatu nahi du idazleak?

-Ez dakit txo, berari galdetu behar izango diozu.

- Ez naiz ausartzen, bere baitan buru-belarri sartuta ematen du, ez diot pentsaeren haria ebaki nahi.

Antza da bihotz bakartien kluba utzi dudala. Ez naiz ausartuko hori esaten. Nire ustez denok bakarrik bizi gara, batzuetan lagunduta. Nik- neuk emango dut nire existentzia osoa, zurekin ala harekin, edo biekin, baina ni beti.

Eternal dirau egun honek. Agurraren ordua heldu dela sumatu dut. Inoiz ez dut esango nagoela bakar-bakarrik, egia ez delako. Gainera, gaur esango nuke gaur atzo baino lagundutago sentitzen naizela, ta bihar baino gutxiago. Hori susmatu dut nire hitzen artean.

Gabon