dilluns, d’abril 23, 2007

Paradisuan arrotza


Oraindik ikusten ditut oihuak sufritzean. Ametsek berriro bizirik egiten diete oroitzapenei. Odola ikustea ta odolaren usaia. Hasperenak berriro entzun, negarrak berriro sufritu, etenik barik. Gau haiek egun bezain beltzak. Hiltzen ikasten nuen, ta heriotza gabe bizitza entelegatu barik.
Oraindik ditut gorderik metraiak, balak ta zauriak. Pentsetan nago eten barik zertan egon ginen. Nola bizi gintezkeen. Beldurra ez zen bereizten. Orbainak, marrak gorputzean, mintzatzen dira. Burdina nonnahi, jentea izututa, etsaiak gu geu ginen.
Izan gintezkeen anker, baina ez genuen nahi. Lemak bete genituen zertan ari ginen erreparatu gabe. Infernuan buru belarri sartuta egon ginen. Inork ez digu eskertuko, etsaiak izanen gara. Behin kanpoan egon nintzen. Gudaren oihartzunik entzun gabe. Jente libre ta alegre mintzatzen zen, gorrotorik ez zegoen presente. Arraro sentitu nintzen, paradisuan arrotza.
Begiak ireki zenituen, nahi ez arren. Ingurua bortizkia da, ez ziguten erabakitzen uzten. Gure izenean erabakitzen dute, guri galdetu gabe. Ezin ninduzun bakarrik utzi, bakarrik ez dakigu bizitzen. Beldurrik daukagula soberan dakit. Infernutik etorkinak gara, ezingo dut horrenbeste zoriona jasan. Gu gaude paradisuan arrotzak.

dimarts, d’abril 17, 2007

Agur



Guda nahi baduzu, guk emango dizugu. Prest gaude dena egiteko. Momentu oro hori helburu daukagu buruan.
Zauritzen banauzu, trankil, horrelakoa da bizitza. Gogorra, latza, mina tinko, beti prest, presente.
Bastante txarto idazten duzu, badakit oihutura galdu duzula. Dena den, badirudi denpora luzean ez dozula boligrafo bat hartu. Oker nago?
Oporraldia dago agortzen, ta ez dut nahi. Libre izan naiz, baina badator kartzela. Beno, bi hilabete ta betiko aske.
Hortan daukagu borroka. Luzea da bidea, ibilbidea. Bastante ibili gara, ta ez dugu buelta emango. Orain ez.
Beste egun bat dau hiltzeko. Urte barru ia inor ez da akordatuko. Ez du jakingo ze ostias gertatu zen apirilaren 12an. Nik ere ez.
Ta pasatzen dira etengabian. Erlojuek ez daukate atsedenik, sindikaturik ere ez. Langile sutsuak dira, noiz edo noiz txirrinez edo alarmaz abisatzen die hitzorduei euren agerpen ordua heldu dala.
Kaskamotza ez naiz. Izango naiz. Ez dut ilerik izango apenas. Egia esan, ez dakit agure izango naizen.
Abiadura beti azkar joaten da. Gu mugitzen gara, ordea, guk ere mugitzen dugu. Mugitzen zaigu ere. Bai, bagatoz ta bagoaz. Norabiderik gabe, baina beti aurrerantza edo atzerantza. Eskerrara edo eskumara. Iparra, hegoa, mendebaldea eta ekialdea. Norantza?
Agua esatearen ordua ez da erresa. Hainbeste gauzei agur esatea, lagunak, etxea, hiria, herria, kaleak... Batez be zaila da noiz iritsiko den momentua ez dakigulako.