dimecres, de desembre 13, 2006

Ni ez naiz oraingoa


Gaur ez dizut istorio ederrena kontatuko. Nekatuta nago eguneroko gauzek etsita uzten nautelako. Haginak garbitu ta ohera joan eguna amatatzeko. Badakizu jadanik paretek ez nautela hitz egiten? Eztulka nago eskatuz euren isilunea hausteko. Bizirik daudela antza da batzuetan, besteetan bizigabe. Egunero betiko gauzetara ta dudetara bueltatzen naiz, beti jausita. Loa hartu aurretik eta loa utzi ostean bezain buru galduta nago. Loak ez dira luze izaten, orratzak anike dabiltza ta. Epea eteteko, iratzargailua. Gaur ez dut marra gaindituko, eta lantegira abiatuko naiz zeruari begiratzen ea zelan hegats dabiltzan ahateak. Egunero lez nire kezkak ez dute erantzun argirik, baina badaukate, ez naiz geldituta geratuko aurkitu arte.

Gaur zorabiatuta esnatu naiz, iratzargailuaren deia entzun ostean. Goragailuak piztea ta nire barneko mundu ta bakea zapuztu dira. Lasai amesten ta pentsatzen egon naiz ohean, baina eguneroko beharrek urruka deitu naute. Altxatu bezain laster bueltatu nahi nuela somatu dut. Bidea susmatzen saiatzen, begiak itxirik, komuneko atea ireki dut. Dutxara sartu, ura zabaldu, egun berri bat.

Gosaldu, kafe hutsak lausoak kentzen ditu. Etxetik irten ta kotxeak etengabe errepidean. Antza da inor ez dagoela nire esperoan. Autobusak hartzen gaitu, inori harritu gabe. Gauak egunak bermatzen ditu, horregatik ari naiz ikasten. Gelan, ilunean argiak piztu eta lehioak zabaldu. Pertsona bat hitz egiten saiatzen da, baina ohiuka ari da, gogorik gabe, zapuztuta. Bakoitza berera dago ta ni aspertzen naiz. Nazkatuta, besoen artean buru sartzen dut, umeak bezala. Nire buruari galdetzen diot ea zertan ari naizen: bizitzen ala hiltzen?

Arkatza hartu dut eta monotoniaren zama sentitu dut eskuan. Hainbeste amets, hainbeste beldur, kezka edo perpaus atera nitzake bertatik...Baina ezin izan, hatzeetan hotsa daukat eta. Liburuko horrialdeak pasatzea zereginik jakin barik. Hainbeste izen miresteko ta ikasteko, baina hain ahul ta ezjakintsu izan. Ezin dut irakurtzen segi. Orduak pasa ta burua airean. Aditu barik, aitu barik, ez dut ezer ulertu nahi ere. Ez dut besteen moduen izan gura. Denok berdin, denok ezberdin. Sentitzen naiz berezi.

Liburuak hartu, motxilan sartu eta beste egun bati agur esan. Berriro libre, bihar arte.

Etxean bai, zerbait hartu, jan, ta sarean egon. Inor interesgarria izan daiteke, baina berari hustu arte. Nire buruari oso ondo ezagutzen diot eta aldatu nahi dut. Ohean egon, pentsamenak arin doaz. Lo egin apur bat. Triste nago gaur, ez dakit zergaitia, ulertu ere ez. Libre naiz, libre.

Berriro berandu da, euria kalean, oihartzuna leihoetan. Gaua heldu da, eguna amatatzeko.

Loa ezin dut har. Ez dut bete, ez dut lasaitasuna topatzen. Kezkatuta nago ta baretzen saiatzen naiz. Ez diot inori minik egin nahi. Bihar zer egingo ote dut? Norekin ibiliko naiz? Bakarti izan, romantiko bezain gatza da. Barkamenak ez ditut eskatu, agian, dizkidate ere ez.

Egunari alde egin nahi diogu sarri, amestutakoa lortzeko. Errealitatea suntsitu behar dela uste da grinez. Hautsi ezin dira marrak, baina ohiuka dezaket. Lehioak hertsirik egon arren, kanpoan zeo zer egoten da. Ez dut ikasten jakin, ez dago zereginik. Gaur egindakoaz ta ez egindakoaz damutzen naiz. Atzera begira gehiegenak lotsatzen gaitu. Aldapa behera noa, aldeetara begiratu barik, nahi gabe. Sistemak irentsi nau. Oihana bezain korapilatsua da eta arauari ezin diot ihes egin. Inork ez digu bizi izaten ikasi eta.

dimarts, de novembre 21, 2006

Ekiozu Euskarari!

"Gora ta Gora" esan eban
gaztetxoak kea igo
ikusi baio lehenago.
Mendietatik galten zanian,
maldanetik behera, ta gora,
korrika, dana berdea, dana dotore.


Baina etorti ziran fabrikak,
garapen industrialea, ta
mendiak hilten hasi ziran.
Hizkuntza galdu zan ta herriak
sustrai zaharrak ahaztu dauz.

Bakarrik bizpairu "nostálgicos"-ek
akordatzen dogu nundarrak garen.
Loiolako San Inazio-k, San Frantzisko
Xabier-ek, bai Napartarra,
Berceo zaharrak, Martin de Zalacaín-ek
euskaraz egiten eben, danak erdaldun
dire gaur egunean.

Zergatik alboratzen dogu bisaia?
Gure ondare kulturula estalite dago,
iñok eztai Kirikiño nor dan.
Euskal Erria, izen kulturala,
euskararen ikurrea, kaleetatik-at.
Ya ez errietan entzuten dire
Aitorren oihartzuneak.

Hainbeste mito, hainbeste lelokeria,
gu gara burujabeak, euskararen
bizitzearen gakoa gure eskuetan.

Eztire Aitor edo Ortzi zeruetatik
jeitsiko euskarari bultzada bat emoteko.
Ekiozu Euskarari!

divendres, de novembre 03, 2006

Kiromanxia



Eskuak irakurriko dizkizut ea,
zein izango den zure etorkizuna:
Gudari izango zara,
neska asko ta ederrak
ezagutuko dituzu,
bainan,ez zara inoiz ezkonduko.
Seme bakar bat haziko duzu,
ez da zurea izango, ostera,
balitz bezela hartuko duzu.
Lanean nahiko arituko zara,
nekazari izango zara,
zure baserri ta landetan
bakardadearekin une goxoenak
bananduko dituzu.
Iazkoa bero gogoan zenezake.

Egun batean poliziak harrapatuko
zaitu, atxilotu ta kartzelan
zure egunak akabo izango dituzu.
Bertan, jende bereziekin bizi izango zara,
ta zure existentzia markatuko dizute.
Zirt-zart inori hiltzea leporatuko dizkizu salatari batek.
Zure borrokako lagunkide ohia
izango da.

Horkara bidaliko zaizkizu
zure semearen negar malkoen artean.
Lehen aldiz, amorrua sentituko duzu.
Hilko zara, goizeko bederatzietan,
ikusiko duzun egunsenti ederrenean.
Faltan botako zaituzte lagunek,
batez ere semeak, zure heriotza
mendekatuko du.
Bonba bat jarriko du komisarian,
ta dena airetatik lehertuko da.

Juztiziak eztanda egingo du,
ta semea bilatzen saiatuko dira,
baina ez dute inoiz hartuko.
Lagun eta emaztearekin bilduta,
erbestera joango da, ta bertan
bizitzari agur esango dio.
Bi seme-alabak utziko dizkio askaziari.
Bata, aita hil bezain laster,
bere bila hasiko da,
ta amildegitik beherabotako da, beldurrik barik.
Bestea, Aitaren etxera
ailegatu orduko, poliziaren
harrera jasoko du erraietan.
Bi tiro, bat burura, bestea
bihotzera, idei guztiak zaborrera.

Zure askazia pronto desagertuko da,
ama ta aita jadanik agureak dira,
zuk holan segidu ta gero,
kanporan etengo duzu arnasa.
Semeak ta emaztea hilkorrak izango dira,
hainbeste penagaz,ezin litezke aurrera jarrai.

Holan dakusat zure etorkizuna,
baina ez zara bildurtzen,
denok bide berera kondenatuta gaude.
Ni hilko naiz ere bai,
baita, semerik badaukat ere,
ta munduratuko duten guztiak.
Guzia desagertuko da, berdin atzo ala bihar jaio izan.
Bukatuko dugu hasi ginen moduan.

dimarts, d’octubre 03, 2006

Txoriak orizontean

Txoriek hegal eginen dute
Zuhaitzetan bizi izanen dira
Aske dabiltza haize gorrietatik
Eroanda.

Hezurtxoek lasai prestatzen dituzte
Euren premiak,
Etengabe bete beharraren derrigorra,
Duintasunez bizirauten saiatu ahal izateko.

Aldaketaren zai gara beti,
Garuna bertan behera geldi dadila
Ekiditzen saiatuz jarraitzen dugu.

Begirada orizonte infinituan galduta dago,
Pentsaerak eboluzioaren irudikerian finkatuz.
Egunsentiero ilusio berri batekin altzatu nahia,
Baina ezin izan, korapilo hau askatu gabe.

Errealitate orekatuan bizitzen gara,
Ta barneko hotsak frustazioa nabarituz.
Asperraldi rutinan jauzirik gaude
ezkorraren araberan. Une hau apurtzea
amestlarien obsesioa, aske bizi.

dilluns, de setembre 25, 2006

Gaur

Herdoildu, hil, erahil, alde egin.
Orduak pasa ta igaro ezer mugitu gabe.
Dakusat benetan hau dena dena dela:
Erlojuaren orratzak aurrera doaz,
atzean utzitakoa herdoilduz.

Zimurrak bisaian, aspergarria da,
oroimenak zuri beltzean, ez dira gerturatzen.
Ideierik ez eukitzea, denak antza du,
fotokopiak, denok gai berdinak, amets berdinak.

Ilusioei eutsi tinko, jipoia bizirik jasan ahal izateko.

Ego igoak ahogatzen didate,
paduretan hondatuta, zoruari lotuta,
faltsukeria garun itsunez mendekatzen da.
erresume gabeko erregeak irudikeri mistikoan
buru belarri atxilotuta segitzen dute.

Hedabideetan, forma ta zentsua nahastearen gura,
sentimendu artifizialak ezartzeko,
idolo superfizial pilo bat bihurtzeko,
harreman garrantsituak laster apurtzeko,
sakonea ordokia egiteko, barneko zoriona saltzeko.

Aurrera joan atzera bueltatzeko,
gaitzak sendatu gaixoari ebakuntza egiteko,
parkamenak eskatu zigorra bete baino lehenago.

Hauxe dena egunen tristezia azaleratzeko.

dimarts, de setembre 12, 2006

Izengabean

Zein zoriontsu izan ginen
denbora luze hartan,
inkontziente ginenean,
amets sakonean bizi izaten ginenean,
loaren amaieran, adimenean.

Gorputzaren ahultasunak geurea apalduz,
beldurrari begiratu orduko, ausardian.
Egiari erantzun nahian, baina ezin izan,
garunaren ertzean, begiak hertsiten direnean.

Sarrailak gure izaera ukatzen digute,
barruan barneko desirak hiltzean.
Ez zara oraindik ohartu denok
eskuak urraturik dauzkagula?

etsipenari erronko egitean,
tristezia, gu gure barnearekin
harremanetan jartzen gara,
aldapa honen amaieran, zorionan.

divendres, de setembre 08, 2006

Hizkuntze barria

Euskaldun hiritarrok dekogu gakoa
Gure aintziñeko hizkuntze salbatzeko.
Modernizatu biarra dao, normalizatu.

Otsoak etziran hil, oindino itzalpean dabiz.
Ireki egunkariak, bertan eongo dire.

Hizkuntza, kultura, herria,
Ezta politizatu biar,
Baia euskara nun eon litzateke gaur
Sabin Aranak bultzatu ezpaeban?

dissabte, de setembre 02, 2006

Hilerrian

Hel iezazkidazu eskuak
amildegiren ertzetik hurbil nago eta.
Gertura zaitez hona,
gogoak kizkaltzen dizkidate erraiak.

Soka infinituan eskeigita nago
eskuak urradurez blai dauzkat
jauzi edo eutsi hori da galdera
beldurra galtzean dago gakoa.

gauak luzeegiak, egun laburregiak
beste batean hilerri hartan etzanda egongo gara
egun hil hauetan,
gogoek kiskaltzen didate garuna irakinez
bertan esandako hitz mutuak, keinu itsuak
oroitze hutsak, gaur egun mingarriak, ederrak.

Ahoa berriz ere zabalduko dut
ezer esan gabe,
ireki belarriak aditzeko,
hondartzan berriro gaude barreka, ohartu izan gabe.

Logelan geratuko naiz,
ixiltasun etengabian
musikaren hautsapean
hainbat melodiez horditua.

dimecres, d’agost 30, 2006

Nork amatatu eban gure barneko ohiua?
Ixilean arnas hartzenozu gabeko argipean, ilunpean.
Negar itxea ya ikusite dao, leku guztietan, une orotan.
Telebistan gure sentimenak gastetan dire,
ya eztait barreitxen Cuñao in bez.

Zulo baltzean ezin da ikusi,
etzaitez geldi hantze beti, ezin de bizi.
Bertan eon biarda, ikasteko, ikusteko,
bizitzan ain pozik ezten, nola garen.

Zuri ta baltzeko sokaren erdien eskegite gaude,
jaio izan bez, sabelean sartzen garanetik.

gora, gora ingot, bai gora,
aurrera iten, nire barneari begiratzen.

gogoak, bildurrak, grinak,
barrun jotzen dabe bizitza.

dilluns, d’agost 21, 2006

Atzelari, Atzerakoiak

Mendi zabalian goraturik munduan
Egoziran gurutz altuenak,
Baia ointze eztau inon gurutzerik
Jentiek eztau holan pentsa ta.

Zenbet urte, zenbet guzur
Bikote morala, dirue ta alkartasuna,
Erahilketa zuzenak, izutzeko ekintzak
Sorgiñak akelarrera, ezjakintasuna eskuan.

Eskolan, hezkuntsan, gizartean
Sartute, maixu gisa.
Begirunerik bez, harrokeri mundiala,
Potere asmoa, sustraiei bizkarra.

Sarraskiak, erahilketak, bahiketak,
Zentsura, bildurra, ezjakintasuna.
Atzelari, atzerakoiak, itxi pakean.

Gaur egun inork eztau kasurik itxen,
Ezta biar ta.
Nahiz ta aske garen, eztabe errespetetan,
Euren herri txikian eztira errespetatzen
Ez giza eskubideak, ta inor eztau ardure.

dimecres, d’agost 16, 2006

Amnesia

Gaba hotzetan etxetik kanpo
Bizi ziran, otsoagaz aurre-aurre borroketan.
Lurpean amaittu eben zenbaitek
Besteak denborak eurekaz akabo eban.

“lehena emon euskuen aurrez-aurre
baia azkena bizkarratik”
urte asko igaro dira baia
hemen ezteu ezebez kambieu.

Iraiñak, torturak, salaketak, indefentsioa,
Exiloa, atxiloketak, imposisiño ofilizialak
Ta ointze amnesia, etsaiaren azken garaipena.

Aitite-amamak hainbeste sufritu eben
Askatasuna usaindu arte,
Oin irakasten deuskun danok hil ebela
Valles de los Caídos-en batzuk hilobietan
Beste batzuk karepean, izengabeak...

dimarts, d’agost 15, 2006

Amestutea debalde da

Amestutea debalde da,
Baia amestu bieu herriak,
Askatasunagaz, poztasunagaz
Bestela, kateko eslaboi bat
Besterik ezkara izango.

Martxan dago gazteen jaialda
Danok urteiten ta urteiten
Etxian eztadila inor geldi, eh!
Jaiaz ta jaiaz ospatukogu
Gure balditzapeko askatasuna.

Agureek esaten deuskue
Alferrak garala, nik esanen
Deutset eurek izan ziran bebai!
Aunk asko ta asko lanitxen
Beti, gaztetan, egoziren amesten.

Aisialdie hasita dago,
Aprobetxa daigun denbora,
Kapitalismoaren gailue
Gertu dator ta!

dilluns, d’agost 14, 2006

Zu gabe

Bialdu neuntzuzan gutun guztiak
Gorderik ditut nire poltsikoetan,
Han, memorixan inork ez irakurtzeko.

Adituen ustez, euran araberan
Ezinkara bakarrik bizi
Baina zu joan ziñandik
Ezin naz inogaz egon
Danak zu oroitzenzte ta.

Hortzikarak bildurrezko
Mezuak dira, baina ni ez
Naz agertuko, itzalak ez nabe jango
Ni neu nazelako, sendo nazelako,
Izutu in bez, atzera begiratu gabe.

Hautsa

Galdeiozu hutsari erantzuteko prest badagoen.
Hautsa, danok izangogara hautsa egun batean.
Haizea, nun iskutetan dozuz eroaten zenduzan
Mementu ta oroitzapen hunkigarriak?
Nun dago zure poltsa?

Egun batean iratzartu nintzan
Ta konturatu nintzan nire amets sakonak
Etzirala betetzen.

Goizero, goizero, lo itxen dot
Eguna amatatzen ikusten atsegiten dotalako,
Ta egunean amesten dot gabagaz
Ta gaban amesten dot egunagaz.

Nire ametsak eztira betetzen,
Baina egun batean ez naz altxauko,
Eztait ze eongo den, baia
Gabak ta egunak eztira orizontean esnatuko.

Ezker muturreko herrietan

Eztao problemarik esker muturreko herrixetan
Inork ezteu aldarriketan, inork eztai idazten
Yankiek eskue sartu gure dabe.
ONU eztao lotsarik, eindakue ikusi ezkero
Hainbet ta hainbet inolako damurik gabe
Zenbeit ituna pagau biar eta geiau hilko dira.

Biktimak eztira beti biktimak
Ta ointze borreruak dira,
Umiek gosez hiltzen dabiz
Ta gazteek biletan dabe ama birjiñie heriotzan.
Jainkoak eztuela parkatzen esaten da,
Jainkoak eztuela parkatzen esaten da.

Goitik ezta ezebez ikusten,
Badirudi ezta ezebez gertatzen
Jentie hiltzen ta hiltzen
Uztezko Jainko betek diñoskulako
Hau gure lurre maitia den.

Jabearen ardure

Gabeko ixiltasunak miatu ditu
Nire barneko une guztiak.
Talka dabizen negarren hautsak
Astintzen dabez barruko zalantzak.

Artzak kobetan hausnartzen dabe
Lotan gelditan dira gose izan arte
Zergatik eztogu bardin egin?
Zergatik eztogu bardin egin?

Jabearen ardurak eztira betetzen
Ardi bakoitza guragabe doie
Bide zuzenik hartu gabe.

Hautsatikan

Danok urten ginen enbor beretik
Ta zulo berara joango gara laster.
Hautsa gara, ta hauts izango gara,
Ta haizeak handik hara eroango gaitu.

Goizeko argiekaz biziko gara,
Forma kanbietuz, eboluzionatuz,
Ezkara beti izango gizaki bera,
Noizpait askatukogu arima./ egun batean, behin ta betiko

Ta gabeko ordu txikitan
Ilunduz, ilunduz, ilunduz doiez
Gure oroitzapenak, ohean gañian
Gu geu baikara, ez beste bat.