dilluns, de setembre 25, 2006

Gaur

Herdoildu, hil, erahil, alde egin.
Orduak pasa ta igaro ezer mugitu gabe.
Dakusat benetan hau dena dena dela:
Erlojuaren orratzak aurrera doaz,
atzean utzitakoa herdoilduz.

Zimurrak bisaian, aspergarria da,
oroimenak zuri beltzean, ez dira gerturatzen.
Ideierik ez eukitzea, denak antza du,
fotokopiak, denok gai berdinak, amets berdinak.

Ilusioei eutsi tinko, jipoia bizirik jasan ahal izateko.

Ego igoak ahogatzen didate,
paduretan hondatuta, zoruari lotuta,
faltsukeria garun itsunez mendekatzen da.
erresume gabeko erregeak irudikeri mistikoan
buru belarri atxilotuta segitzen dute.

Hedabideetan, forma ta zentsua nahastearen gura,
sentimendu artifizialak ezartzeko,
idolo superfizial pilo bat bihurtzeko,
harreman garrantsituak laster apurtzeko,
sakonea ordokia egiteko, barneko zoriona saltzeko.

Aurrera joan atzera bueltatzeko,
gaitzak sendatu gaixoari ebakuntza egiteko,
parkamenak eskatu zigorra bete baino lehenago.

Hauxe dena egunen tristezia azaleratzeko.