diumenge, de gener 27, 2008

Bertso libre

Argia ikusi nahi dut
Atera nazazu gelatik
Ezin dut lanik egin
Ez dut konzentraziorik.

Zoro bueltatuko naiz
Laster, jada ez banago.

Aske jaio nintzen
Sentimenduz bete
Hazi naiz, orain
Loratu dute.

Trenak azken deia
Luzatzen du.
Ez dut hartuko
Beldur naiz.

diumenge, de gener 20, 2008

Eguzkia pribatu da hemen

Aro berria daukagu aurrean, dena berri da. Artzainek artaldeak gidatzen dituzte loreak hazten diren bitartean. Mendi da eder, hodeiak zerua estaltzen du. Portaera eder gurea, jokaera polita. Mundu honen barruan hainbeste araso ta tresna. Etxe handi, bihotz txiki, kotxe galant, adimen itsusi, poltsiko erraldoi ideerik barik. Lorategiak dira oso eder, lorez beteta baitaude, hori ikusten duten etorkineek euren gorpuak hondartzan batean paratu baino lehen. Loreak ustelik daude.

Araso eder gurea. Dena nahi dugu ezer egitearen truke. Ez dugu lanik egin nahi, ezta ikasi ere. Dena nahi dugu ezer egin gabe. Eroso jaio gara ta osti bat emango digute.

Malko txiki bat ikusi dut zure masalan. Ez dakit negarraren zergaitia, ez non dagoen amildegia. Itxura berritsu izan arren, denok goibel gaude barruan. Iragana igaro da, etorkizuna jokoan dago. Halere, atzo gertatutakoaz akordatzen gara. Gure izaera jeloskor horrelakoa da. Dena den isilduko naiz progesoaren izenean.

Amets anintz izan dugu beti (Kotxe potenteago bat, emakume ederrago bat, etxe erosoago bat… ). Agian, horrek itsutu gaitu, ez digu gure aurrean dagoenari begietara begiratzen utzi. Horregatik beti samindurik egoten gara?

Egun eskas pasa dira. Itzala bihurtuko naiz. Hautsa joaten den moduan, ni ere logelatik barreiatuko naiz. Horrela ez didazu inoiz oroitu behar.

dijous, de gener 10, 2008

Momentu iraunkorrak


Egia izan nahi duena beti berea inposatzen saiatuko da. Hala ere, ez du inoiz izango. Inposaketak uste dugun baino gehiagotan ibiltzen dira. Gure idei asko inposaketetatik oinarruta daukagu. Inork ezin digu burutik kendu, guk nahi dugun arren.

Infernua batzutan goxoa izan daiteke. Pertsonak ezagutzeko auker dotore izan liteke, ostera, ez duzun estimatzen pertsona batekin bizitzea gatz bihur liteke. Bizikidetasuna zaila da. Sentimenduak nahastuta egoten direnean, are gehiago.

Ez dakit zergatik baina beste pertson batekin topo egiten den bakoitzean zenbait galder ergel botatzen dugu. “Zelan”, “zure familia” ta abar, ta benetan, guri bost. Hipokrisi ala kortesi al da?

Gurtzen ala makurtzen naizen bakoitzean triste sentitzen naiz. Mierda bat balitz bezalakoa ustea. Denok berdin garela hezurraino uste dut. Agian, hori dela ta ez dut monarkia ulertzen.

Bizitza igarotzen da. Nik orain nik bilatzen nuena topatu dut. Gustura nago, baina noiz arte ? Nik ez dut amaitu nahi, baina beldur dit gauzak aldaltzeak. Galtzeari ere beldur diot. Ez zaitut galdu nahi, orain inola ez. Ez nazazu askatu, ni preso eroso bainago. Muga ez dago finkaturik, guk ipini behar dugu. Ez gaitezan haratago joan, hemen geldi gaitezan. Zoriontsu nabil orain, espero dut ez agortzea hori poza.