dilluns, de setembre 25, 2006

Gaur

Herdoildu, hil, erahil, alde egin.
Orduak pasa ta igaro ezer mugitu gabe.
Dakusat benetan hau dena dena dela:
Erlojuaren orratzak aurrera doaz,
atzean utzitakoa herdoilduz.

Zimurrak bisaian, aspergarria da,
oroimenak zuri beltzean, ez dira gerturatzen.
Ideierik ez eukitzea, denak antza du,
fotokopiak, denok gai berdinak, amets berdinak.

Ilusioei eutsi tinko, jipoia bizirik jasan ahal izateko.

Ego igoak ahogatzen didate,
paduretan hondatuta, zoruari lotuta,
faltsukeria garun itsunez mendekatzen da.
erresume gabeko erregeak irudikeri mistikoan
buru belarri atxilotuta segitzen dute.

Hedabideetan, forma ta zentsua nahastearen gura,
sentimendu artifizialak ezartzeko,
idolo superfizial pilo bat bihurtzeko,
harreman garrantsituak laster apurtzeko,
sakonea ordokia egiteko, barneko zoriona saltzeko.

Aurrera joan atzera bueltatzeko,
gaitzak sendatu gaixoari ebakuntza egiteko,
parkamenak eskatu zigorra bete baino lehenago.

Hauxe dena egunen tristezia azaleratzeko.

dimarts, de setembre 12, 2006

Izengabean

Zein zoriontsu izan ginen
denbora luze hartan,
inkontziente ginenean,
amets sakonean bizi izaten ginenean,
loaren amaieran, adimenean.

Gorputzaren ahultasunak geurea apalduz,
beldurrari begiratu orduko, ausardian.
Egiari erantzun nahian, baina ezin izan,
garunaren ertzean, begiak hertsiten direnean.

Sarrailak gure izaera ukatzen digute,
barruan barneko desirak hiltzean.
Ez zara oraindik ohartu denok
eskuak urraturik dauzkagula?

etsipenari erronko egitean,
tristezia, gu gure barnearekin
harremanetan jartzen gara,
aldapa honen amaieran, zorionan.

divendres, de setembre 08, 2006

Hizkuntze barria

Euskaldun hiritarrok dekogu gakoa
Gure aintziñeko hizkuntze salbatzeko.
Modernizatu biarra dao, normalizatu.

Otsoak etziran hil, oindino itzalpean dabiz.
Ireki egunkariak, bertan eongo dire.

Hizkuntza, kultura, herria,
Ezta politizatu biar,
Baia euskara nun eon litzateke gaur
Sabin Aranak bultzatu ezpaeban?

dissabte, de setembre 02, 2006

Hilerrian

Hel iezazkidazu eskuak
amildegiren ertzetik hurbil nago eta.
Gertura zaitez hona,
gogoak kizkaltzen dizkidate erraiak.

Soka infinituan eskeigita nago
eskuak urradurez blai dauzkat
jauzi edo eutsi hori da galdera
beldurra galtzean dago gakoa.

gauak luzeegiak, egun laburregiak
beste batean hilerri hartan etzanda egongo gara
egun hil hauetan,
gogoek kiskaltzen didate garuna irakinez
bertan esandako hitz mutuak, keinu itsuak
oroitze hutsak, gaur egun mingarriak, ederrak.

Ahoa berriz ere zabalduko dut
ezer esan gabe,
ireki belarriak aditzeko,
hondartzan berriro gaude barreka, ohartu izan gabe.

Logelan geratuko naiz,
ixiltasun etengabian
musikaren hautsapean
hainbat melodiez horditua.