dimecres, de desembre 13, 2006

Ni ez naiz oraingoa


Gaur ez dizut istorio ederrena kontatuko. Nekatuta nago eguneroko gauzek etsita uzten nautelako. Haginak garbitu ta ohera joan eguna amatatzeko. Badakizu jadanik paretek ez nautela hitz egiten? Eztulka nago eskatuz euren isilunea hausteko. Bizirik daudela antza da batzuetan, besteetan bizigabe. Egunero betiko gauzetara ta dudetara bueltatzen naiz, beti jausita. Loa hartu aurretik eta loa utzi ostean bezain buru galduta nago. Loak ez dira luze izaten, orratzak anike dabiltza ta. Epea eteteko, iratzargailua. Gaur ez dut marra gaindituko, eta lantegira abiatuko naiz zeruari begiratzen ea zelan hegats dabiltzan ahateak. Egunero lez nire kezkak ez dute erantzun argirik, baina badaukate, ez naiz geldituta geratuko aurkitu arte.

Gaur zorabiatuta esnatu naiz, iratzargailuaren deia entzun ostean. Goragailuak piztea ta nire barneko mundu ta bakea zapuztu dira. Lasai amesten ta pentsatzen egon naiz ohean, baina eguneroko beharrek urruka deitu naute. Altxatu bezain laster bueltatu nahi nuela somatu dut. Bidea susmatzen saiatzen, begiak itxirik, komuneko atea ireki dut. Dutxara sartu, ura zabaldu, egun berri bat.

Gosaldu, kafe hutsak lausoak kentzen ditu. Etxetik irten ta kotxeak etengabe errepidean. Antza da inor ez dagoela nire esperoan. Autobusak hartzen gaitu, inori harritu gabe. Gauak egunak bermatzen ditu, horregatik ari naiz ikasten. Gelan, ilunean argiak piztu eta lehioak zabaldu. Pertsona bat hitz egiten saiatzen da, baina ohiuka ari da, gogorik gabe, zapuztuta. Bakoitza berera dago ta ni aspertzen naiz. Nazkatuta, besoen artean buru sartzen dut, umeak bezala. Nire buruari galdetzen diot ea zertan ari naizen: bizitzen ala hiltzen?

Arkatza hartu dut eta monotoniaren zama sentitu dut eskuan. Hainbeste amets, hainbeste beldur, kezka edo perpaus atera nitzake bertatik...Baina ezin izan, hatzeetan hotsa daukat eta. Liburuko horrialdeak pasatzea zereginik jakin barik. Hainbeste izen miresteko ta ikasteko, baina hain ahul ta ezjakintsu izan. Ezin dut irakurtzen segi. Orduak pasa ta burua airean. Aditu barik, aitu barik, ez dut ezer ulertu nahi ere. Ez dut besteen moduen izan gura. Denok berdin, denok ezberdin. Sentitzen naiz berezi.

Liburuak hartu, motxilan sartu eta beste egun bati agur esan. Berriro libre, bihar arte.

Etxean bai, zerbait hartu, jan, ta sarean egon. Inor interesgarria izan daiteke, baina berari hustu arte. Nire buruari oso ondo ezagutzen diot eta aldatu nahi dut. Ohean egon, pentsamenak arin doaz. Lo egin apur bat. Triste nago gaur, ez dakit zergaitia, ulertu ere ez. Libre naiz, libre.

Berriro berandu da, euria kalean, oihartzuna leihoetan. Gaua heldu da, eguna amatatzeko.

Loa ezin dut har. Ez dut bete, ez dut lasaitasuna topatzen. Kezkatuta nago ta baretzen saiatzen naiz. Ez diot inori minik egin nahi. Bihar zer egingo ote dut? Norekin ibiliko naiz? Bakarti izan, romantiko bezain gatza da. Barkamenak ez ditut eskatu, agian, dizkidate ere ez.

Egunari alde egin nahi diogu sarri, amestutakoa lortzeko. Errealitatea suntsitu behar dela uste da grinez. Hautsi ezin dira marrak, baina ohiuka dezaket. Lehioak hertsirik egon arren, kanpoan zeo zer egoten da. Ez dut ikasten jakin, ez dago zereginik. Gaur egindakoaz ta ez egindakoaz damutzen naiz. Atzera begira gehiegenak lotsatzen gaitu. Aldapa behera noa, aldeetara begiratu barik, nahi gabe. Sistemak irentsi nau. Oihana bezain korapilatsua da eta arauari ezin diot ihes egin. Inork ez digu bizi izaten ikasi eta.