diumenge, de gener 20, 2008

Eguzkia pribatu da hemen

Aro berria daukagu aurrean, dena berri da. Artzainek artaldeak gidatzen dituzte loreak hazten diren bitartean. Mendi da eder, hodeiak zerua estaltzen du. Portaera eder gurea, jokaera polita. Mundu honen barruan hainbeste araso ta tresna. Etxe handi, bihotz txiki, kotxe galant, adimen itsusi, poltsiko erraldoi ideerik barik. Lorategiak dira oso eder, lorez beteta baitaude, hori ikusten duten etorkineek euren gorpuak hondartzan batean paratu baino lehen. Loreak ustelik daude.

Araso eder gurea. Dena nahi dugu ezer egitearen truke. Ez dugu lanik egin nahi, ezta ikasi ere. Dena nahi dugu ezer egin gabe. Eroso jaio gara ta osti bat emango digute.

Malko txiki bat ikusi dut zure masalan. Ez dakit negarraren zergaitia, ez non dagoen amildegia. Itxura berritsu izan arren, denok goibel gaude barruan. Iragana igaro da, etorkizuna jokoan dago. Halere, atzo gertatutakoaz akordatzen gara. Gure izaera jeloskor horrelakoa da. Dena den isilduko naiz progesoaren izenean.

Amets anintz izan dugu beti (Kotxe potenteago bat, emakume ederrago bat, etxe erosoago bat… ). Agian, horrek itsutu gaitu, ez digu gure aurrean dagoenari begietara begiratzen utzi. Horregatik beti samindurik egoten gara?

Egun eskas pasa dira. Itzala bihurtuko naiz. Hautsa joaten den moduan, ni ere logelatik barreiatuko naiz. Horrela ez didazu inoiz oroitu behar.

1 comentari:

Nerea ha dit...

Barruan ez gaude beti goibel! Ni ez, behintzat, ez beti.
Eta nolatan desagertuko zara, gelatik barreiatu...? Ikusi nahi zaitut, laztana. Ez dakizu zein zoriontsu sentitzen naizen zure alboan.