dilluns, d’abril 23, 2007

Paradisuan arrotza


Oraindik ikusten ditut oihuak sufritzean. Ametsek berriro bizirik egiten diete oroitzapenei. Odola ikustea ta odolaren usaia. Hasperenak berriro entzun, negarrak berriro sufritu, etenik barik. Gau haiek egun bezain beltzak. Hiltzen ikasten nuen, ta heriotza gabe bizitza entelegatu barik.
Oraindik ditut gorderik metraiak, balak ta zauriak. Pentsetan nago eten barik zertan egon ginen. Nola bizi gintezkeen. Beldurra ez zen bereizten. Orbainak, marrak gorputzean, mintzatzen dira. Burdina nonnahi, jentea izututa, etsaiak gu geu ginen.
Izan gintezkeen anker, baina ez genuen nahi. Lemak bete genituen zertan ari ginen erreparatu gabe. Infernuan buru belarri sartuta egon ginen. Inork ez digu eskertuko, etsaiak izanen gara. Behin kanpoan egon nintzen. Gudaren oihartzunik entzun gabe. Jente libre ta alegre mintzatzen zen, gorrotorik ez zegoen presente. Arraro sentitu nintzen, paradisuan arrotza.
Begiak ireki zenituen, nahi ez arren. Ingurua bortizkia da, ez ziguten erabakitzen uzten. Gure izenean erabakitzen dute, guri galdetu gabe. Ezin ninduzun bakarrik utzi, bakarrik ez dakigu bizitzen. Beldurrik daukagula soberan dakit. Infernutik etorkinak gara, ezingo dut horrenbeste zoriona jasan. Gu gaude paradisuan arrotzak.