dimecres, de desembre 26, 2007

Berbak ta gauak


Gaua dela erlojuak iragarri du, ordea niretzat, egunez banengo bezalakoa da. Ez ditut bereizten eguna ta gaua. Beti ilunpean bizi izaten naiz eta. Berbak dira nire tresna nagusi. Berba egin ezinik, nire barneko mundua ezin nezake marraztu. Atxiloturik bizi izango nintzateke. Hala ere, inork ez dit irakatsi zelan margoztu. Paleta eman didate, kolorez beteta, konbinaziorik gabe. Antza zen, nik bakarrik beteko nuela paper zuri hori espero zutela. Nik ezin nuen bete, ezin nuen kolore bat bez paperan itsasi.

Ez dut ikusten gertu gaudenik, hala ere nik uste nuen baino gertuago sentitzen zaitut. Agian, distantziak apurtzeko modua aurkitu dut. Ez dut uste, ze nire alboan ez dago inorbez.

Logelan bakarrik nago. Nire itzalak nire bizkar zaintzen du. Arma barik dago, pistola bat ekarri duenak hil nazake. Berak badaki zer egin nahi duen. Hil ala bizi? Ni hilko banindu, bere buruari tiro bat emango balio bezalakoa da.

Urruntasunak laburtzen saiatzen gara gure alboan nahi ditugunak hurbiltzeko. Internetek muga asko apurtu du, ordea, kontsumoaren garaian gaude sartuta. “Usar y tirar”. Nik ez diot nire buruari horrela ikusi nahi. Hustuta sentituko nintzateke. Aldi berean, eskola zaharreko azken mutil hil zela baiezta nezakeen.

4 comentaris:

Nerea ha dit...

Hainbeste maiteko zinduket urrun ez bagina?
Berbak ta gauak, haiengatik ez balitz...
"Alabaina «ene maitea» zure ahotik entzutean
aitor dut zirrara eragiten didala,
dela egia, dela gezurra."
Muxu bat zuretzako.

Jon ha dit...

Ta askoz gehiago bebai. Beste muxu bat zutzet

Nerea ha dit...

Gaur ezin izan dugu berbarik egin.
Gogoan zaitut, ez ahaztu nitaz 4 egun hauetan, izugarrizko gogoak ditudalako zu berriz ikusteko. Muxu haundi-haundi bat!

Jon ha dit...

Nik bebai ikusi nahi zaitut. Ez pentsa hain erraz ahastuko naizela zutaz. Ondo izan