diumenge, de desembre 30, 2007

Eguzkipeko istorioak


Iloba batek ateratzen du bere amama. Berak gudako istorioak kontatzen dizkio etengabe. “Ze onak ziren nire garaikideak, ta oraingoak alper hutsak besterik ez dira” errepikatzen du amamak. Laster, berbera kontatuko dio. Memoriak alde egin zuen bere senarekin bat.

Parkean bi nerabe muxukatzen dira. Antza da bizitza amaitzen zaiela ta ari direla puzten hurrengo minuturako heltzeko. Ze politta den amodioa esango lioke amamak, baina ez da gogoratuko. Txoriak airean libretik dabil. Ehizlari zorrotzak eskopetarekin apuntatzen die. Askatasuna ta heriotza beti hurbil egon dira.

Kaleetatik, mutil bakartia ibiltzen da. Hiria handiegia sentitzen du, hala ere, etxean balego lez mugitzen du. Keak ez dio eragozten, ta ikusi ez arren aurrerantza doa. Kotxeak ari dira txirrina jotzen, kriston zarata sortzen dute baina berak bere kabuz segitzen du. Batzuetan, isolatuta dagoela esan leike.

Egunkari bat dago soroan. Atzoko berriak gaurko zaharrak dira. Hedabideetan ez dagoena ez dela existitzen omen da. Jentea ari da penaz hiltzen gure ingurumenean ta gu internetez eskegita. Begiak irekiko bagenitu harrituko ginateke ze txarto dabilen jentea. Zure sena faltan botatzen dut. Iparra galdu duzu, aspalditik norabiderik gabe ibiltzen zara. Gerizpean oinez joaten zara beti, argiak min egiten dizula isilduko naiz. Sekretu aitortu didazu. Hutsunez beteta gaudela argi daukat. Hala ere, zuloak betetzen saiatu behar ditugu. Ez gaude uste dugun bezain bakarrik.

Semaforoak kaleak antzolatzen ditu. Berak erabakitzen du nor pasa daitekeen ta nor egon behar den geldirik. Agintari askok nahi dute bere boterea.

Zuhaitza berdea dario, horrek pozten gaitu. Lehen dena grisa zen, zorionez aldatu dugula. Imajinatzen hasten banaiz gure animoak joan den hamarkada ez nuen esango beste aldatu dugunik. Batzutan gure zorteaz kejatzen gara. Ez gara konturatzen daukagunaz, ta batzutan damutzen gara ez daukaganaz.

Banatzaileak hiriaren izkin guztiak ezagutzen ditu. Egunero, betiko lagunak agurtzen ditu. Rutinaren poterea, bat ikusi ez duenean zeozer gerta dakiokela pentsatzen du. Batzuk faltan botatzen ditugu ez daudenean, ordea, gurekin egoten ez direnean gure bizitzaren edergaitzat hartzen ditugu. Egoísta gara. Daukanak gehiago nahi du, ta ez du axola zelan lortu. Nork bere burua har dezake, baina inoiz ez du atzera pausorik emango. Soilik besterik ez dagoenean. Tristea gurea. Egoismoak ta inbidiek itsutsen gaituzte. Horrela gabiltza.

Ez pentsa hori oso sakon denik. Egunero ikusten dugu ta. Zuk ta nik, biok, hirurok, denok. Ez gara konturatzen. Normal da guretzat. Ez dago berririk eguzkipean, zaharrik baizik.

1 comentari:

Nerea ha dit...

Ez da berria izango, baina ez horregatik behar du xinplea izan. Zure bizitzako gauzarik garrantzitsuenak beti existitu direnak izango dira, gauza txikienak izango dira, espero ez zenituen gauzak izango dira... ez dago berririk eguzkipean. Zu ez zara berria, ezta ni ere, ez gaixotasunak, ez maitasuna, ez heriotza, ez poza, ez heldutasuna, baina gauza bereziak dira, gara, betiere.

Desiorik onenak zuretzako laster hasiko den urte honetan. Zure bizitzako momenturik onenak opa dizkizut, eta muxu asko zure amamarentzat, maitasun berezia hartu diodalako azken honetan.


Izugarri maite zaitut,
zure zarapitoa.